Cristóbal Balenciaga
Museoa

Jenio
baten legatua

Sarrerak erosi Ordutegia eta tarifak Oraingo erakusketak

Oraingo erakusketak

Balenciaga.Izaera

 - 

Cristóbal Balenciaga Museoak, «Balenciaga. Izaera» komisariotza-seriearen hirugarren eta azken erakusketaren bidez, haren lanaren ikuspegi berri bat aztertzea erabaki du. Inoiz zeharkatu gabeko bide bat da eta «Balenciaga bat» ezaguterraz bihurtzen duen ezaugarrietan jartzen du arreta.

Ezagutu ezazu

Oraingo erakusketak

Chillida Balenciaga. Forma tolesten

 - 

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924 - Donostia, 2002) eta Cristóbal Balenciagak (Getaria, 1895 - Valentzia, 1972) gipuzkoar jatorria eta adiskidetasun loturak ez ezik, oinarri filosofiko komuna ere badute.

Ezagutu ezazu

Familientzako tailerrak

Diseinatu eta estanpatu serigrafiarekin

Tailer honen bidez, parte hartzen duten familiek modu praktiko batean ikasiko dituzte serigrafiatzeko teknikaren hastapenak. Serigrafia inprimaketa-metodo bat da, eta aukera ematen du tinta eta pantaila deritzon sare tenkatu bat erabiliz ehun bat estanpatzeko. Familiek beren diseinua sortu eta estanpatuko dute artisau-prozesu honen bitartez eta, horretarako, landare eta intsektuen estraktuekin egindako tindagai naturalak erabiliko dituzte. Zuen irudimena askatzeko prest?

Informazio gehiago

Ordutegia eta tarifak
Informazio erabilgarria

Ordutegia eta tarifak

Cristóbal Balenciaga Museoak zure bisita azkar eta erraz antolatzeko informazio erabilgarria eskaintzen dizu, hala nola ordutegiak, prezioak eta zerbitzuak. 

Informazio gehiago

Datozen jarduera
urria, 2024

Agenda

Programazioa