GAU IREKIA

Museoaren erakusketen gaueko bisita zuzeneko musikarekin girotua.

Cristóbal Balenciaga Museoak erakusketak gauez bisitatzea proposatuko du abuztuaren 8an, ISOARAk zuzeneko musikarekin girotuta. Ekimen honen bidez, Museoa lengoaia artistiko desberdinen topaleku bihurtuko da, eta bere publikoari eraikinaren eta bere bildumen ezohiko ikuspegia eskainiko dio.

Data: Abuztuak 8

Ordutegia: 21:00etatik 00:00etara (azken sarrera, 23:15ean)

Taberna eta denda zerbitzua

Sarrera doan 21:00etatik 23:15era, leku guztiak bete arte*

ISORA hitzak “sustraiak goitik ikusi” esan nahi du guantxeraz. Taldea izendatzen duen metafora hau paralelismo bat da soinu-bilaketa eta -esperimentazio berritzaileen ideiarekin, “sustraiak” bistatik galdu gabe. Sustrai horiek kide bakoitzaren erreferentzia pertsonaletatik ulertzen dira, baita iberiar penintsulako tradizioari eta herri-musikari egindako begiradatik ere.

Lorcaren poesian eta Espainiako musika tradizionalean oinarritutako konposizio originalak erabiltzen dira abiapuntu gisa –hazia, sustraia–. Hortik aurrera, inprobisazioaren bidez, soinu-bilaketa eta -esperimentazioa hasten da denbora errealean, askotariko musika-atmosferak sortzeko.

Katapulta Tourren laguntzarekin.

 

Informazio gehiago:
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com
Tel. 943 00 88 40

 

*OHAR GARRANTZITSUA: Erakusketetarako sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan irekiko da. Ordu-tarte guztietarako sarrerak leihatilan banatuko dira ekitaldiaren egun berean, 20:50etik aurrera, iritsitako ordenaren arabera eta leku guztiak bete arte.