Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa - 2 zatia

Erdi-mailako prestakuntza hau jantzigintzako ibilbideko ikastaroen programazioaren parte da, eta, zehazki, lehen online ikastaroaren programarekin jarraitzea planteatzen du. Hala, aurreko formazioan landu zen koadrodun artilezko papar-hegaldun jakaren elementu jakin batzuk egitea proposatzen du, hau amaitzeko.

Oharra: Ikastaro hau gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa da aurreko ikastaroa, jantzigintzako - 1 atala online ikastaroa gauzatu izana.

Irakaslea: Javier Martín

Egutegia: 2026ko otsailaren 9tik martxoaren 1era.  Zenbatetsitako dedikazioa: 25 ordu.

Ordutegiak: Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du jarduerari eskaini beharreko denboraren estimazioaren arabera antolatzeko ordutegia, betiere, modulu bakoitzerako finkatutako daten barruan. Tutoretzako saioak, bestalde, astearte eta ostegunetan izango dira, 18:00etan (gaztelaniaz) eta 19:00etan (ingelesez), eta 50 minutu inguruko iraupena izango dute. 

Hartzaileak: Moda Diseinuko, Patroigintzako eta/edo Jantzigintzako ikasle edo tituludunak, modaren arloko profesionalak, eta goi-mailako jantzigintzako tekniketan trebatu nahi duten pertsona guztiak. Zehazki, jantzigintzako 1.zatia online ikastaroa burutu duten pertsonei zuzendua.

Betekizunak: Interesdunek joskintzako teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat ebaki, albaindu eta prestatzeko gai izan beharko dute. Ezinbestekoa da jantzigintzako 1.zatia on-line ikastaroa aurretiaz burutu izana.

Izen-ematea: Izena emateko epea zabalik izango da ikastaroa argitaratzen den egunetik, abenduaren 15era (egun hori barne, 14:00ak arte), eta izena emateko online formularioa bete behar dute interesdunek. Curriculum vitaea aurkeztu behar da, modaren esparruko prestakuntzaren eta esperientziaren berri emanez, baita interesdunaren motibazioari buruzko gutun bat ere, aditzera emanez jardueran parte hartzeko duen interesa eta haren edukiarekiko duen lotura. Osorik aurkezten ez diren eta epez kanpo aurkezten diren eskariak ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartzaile kopurua: 30 lagunek parte hartu ahal izango dute jardueran, gehienez. Parte-hartzaileak aukeratzeko, eskatutako dokumentazioa hartuko da oinarri, eta abenduaren 18tik aurrera jakinaraziko da plazen esleipena.
Hizkuntza: Ikus-entzunezkoak gaztelaniaz daude. Eta tutoretzak bi talde eta hizkuntza desberdinetan egingo dira, gaztelaniaz eta ingelesez.

Prezioa: 340 euro. 
Prezioak barne hartzen ditu ariketak egiteko behar diren materialak eta horiek penintsulara bidaltzeko kostuak. Museoak behar bezalako kit bat emango dio parte-hartzaile bakoitzari; horretan, artile-ehuna, artehuna eta xingola egongo dira, baita patroia ere. Kita adierazitako helbidera bidaliko da, prestakuntza hasi baino lehen.

Penintsulatik kanpo bizi diren parte-hartzaileek, matrikulaz gain, bidalketari dagokion kostua ordaindu beharko dute, helmugaren arabera. Hauek dira:
Balear Uharteak 18,00 euro
Kanariar Uharteak 30,00 euro

Zerrendatik kanpoko EBko eremuetan bizi diren parte-hartzaileei eta EBtik kanpo bizi direnei dagokienez, Museoak dagozkion irizpideak eta betekizunak azalduko ditu beren herrialdeetan beharrezkoa den materiala eskuratu dezaten. Halako kasuetan, matrikularen kostua 320 eurokoa izango da.

Bestalde, parte-hartzaileek honako hauek izan beharko dituzte: josteko oinarrizko tresnak (jostorratzak, orratzak, zinta metrikoa, marka-harria, etab.), eskuaira, josteko makina, lisaburdina, lisatzeko oihala, lisatzeko kuxina eta manikia, bai eta ordenagailu eta/edo tablet bat ere, eta Interneterako konexioa, ikus-entzunezkoak ikusteko eta onlineko tutoretzak egiteko.

* Cristobal Balenciaga Fundazioak jaso beharreko matrikularen prezio garbia lehen aipatutakoa da, eta, beraz, bankuko gastu guztiak parte-hartzailearen kontura dira.

** "Museoaren lagunei" legokiekeen deskontua matrikula egiten den unean gutxienez 2 urteko antzinatasuna duten lagunetara mugatzen da.

PLAZA MUGATUAK. IZENA EMAN BEHAR DA
Ez bada gutxieneko parte-hartzaile kopurua lortzen, jarduera bertan behera utzi dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta matrikularen zenbatekoa itzuliko zaie, hala dagokionean.

Jardueraren amaieran, parte-hartzearen ziurtagiria emango da.

Harremanetarako: T. 943 00 47 77 / @. info@fbalenciaga.com

PROGRAMA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.