GOI JOSKINTZAKO BRODATU-IKASTAROA
Lunéville metodoa erabiliz eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuen erdi-mailako ikastaroa, Elisabeth Roulleau Gasbarre brodatzaile adituaren eskutik. Prestakuntza hau 1. hastapen-mailako ikastaroaren jarraipen moduan eskaintzen da.
Erdi mailako ikastaro honetan, Lunéville metodoaren bidez eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuen prestakuntzan jarraitzea proposatuko da. Hastapeneko 1. mailako ikastaroan ikasitakoa sendotzea da asmoa, eta teknika berriak eta/edo puntada konplexuagoak ikastea, zeta opakuzko ehun gainean praktikatuz. Prestakuntzak bereziki landuko du bolumetria eta testura ematen duten materialak eta hariak aplikatzea, hala nola feltroa eta Chenille haria. Nahitaez bete beharreko baldintza da museoak eskainitako goi joskintzako tekniken hastapen-mailako ikastaroa eginda izatea
Irakaslea: Elisabeth Roulleau Gasbarre
DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAK
Egunak: 2026ko maiatzaren 19tik 22ra
Ordutegia: 10:00-13:00 eta14:00-18:00
Dedikazioa: 28 ordu
Norentzat: Moda Diseinuko, Patroigintzako, Jantzigintzako, Arte Ederretako edo/eta Diseinuko ikasle edo tituludunentzat, modako profesionalentzat, artistentzat eta goi joskintzako brodatze tekniketan trebatzeko interesa duen edonorentzat. Eta, zehazki, museoak eskainitako goi joskintzako tekniken hastapen-mailako ikastaroa burutu duten lagunentzat.
Baldintzak: Nahitaez bete beharreko baldintza da museoak eskainitako goi joskintzako tekniken hastapen-mailako ikastaroa eginda izatea.
Izen ematea: Izen ematea zabalik izango da ikastaroa argitaratzen den egunetik martxoaren 13ra arte (hori barne, Espainiako ordutegiko 14:00ak arte) eta interesdunek izena emateko inprimakia bete beharko dute online. Curriculum vitaea aurkeztu beharko da, eta, horretan, modaren arloko prestakuntza eta esperientzia zehaztuko dira. Horrez gain, motibazio-gutun bat egin beharko da, hautagaiak jardueran duen interesa eta horren edukiarekiko duen lotura azaltzeko. Ez da onartuko ez amaitu gabeko eskabiderik ez epez kanpo jasotakorik.
Parte hartzaile kopurua: Gehienez 12 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera hautatuko dira parte hartzaileak, eta martxoaren 15etik aurrera jakinaraziko da plazen esleipena.
Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz eta ingelesez emango da. Irakaslea frantsesa da, ingeles maila onekoa, eta gaztelaniaz erdi mailako ezagutza du.
Prezioa: 415 €. Prezioan sartuta daude proposatutako ariketak egiteko beharrezko materialak, 55 euroko balioa dutenak. Museoak kit bat emango dio parte hartzaile bakoitzari, beharrezko material guztiekin: kotoi-haria, urre-haria, Chenille haria, metal-haria, goporrak, beira-aleak, lentejuelak, feltroa, eta brodatzeko beste apaingarri batzuk.Parte-hartzaileek 1. ikastaroan emandako bastidorea eta Lunéville kakorratza ekarri eta erabili beharko dituzte.
* Cristobal Balenciaga Fundazioak jaso beharreko matrikularen prezioa lehen aipatutakoa da eta bankuko gastu guztiak parte-hartzaileak bere gain onartuko ditu.
** "Museoko lagunei" dagokien deskontua matrikula egiteko unean gutxienez 2 urteko antzinatasuna duten lagunei soilik dagokie.
PLAZA MUGATUAK. AURRETIAZ IZENA EMAN BEHAR DA
Gutxieneko parte hartzaile kopururik lortzen ez bada, jarduera bertan behera utzi dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta matrikularen zenbatekoa itzuliko zaie, hala dagokienean.
Ikastaroaren amaieran, bertaratze ziurtagiri bat banatuko da.
Informazio gehiagorako:
Tel. 943 004 777
@. info@fbalenciaga.com
DESKARGATU PROGRAMAIzena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.