Balenciaga Etxearen marrazkiak (1943-1964)

Erakusketa honetan, 120 marrazki eta dokumenturen bidez, Balenciaga Etxean XX. mende erdialdeko hamarkadetan egindako lan-prozesua aurkezten da. Marrazki-bilduma Euskadiko Artxibo Historikoaren Riva dokumentu-funtsaren barruan dago.

Zenbait eskuk eta askotariko teknika erabiliz egindako zirriborroez gain, hainbat dokumentu pribatu eta Cristobal Balenciagak eskuz idatzitako ohar ugari bildu dira, eta azkenok agerian uzten dute jostunak etengabeko inplikazioa izan zuela diseinuaren kontzeptualizazioan eta gauzatzean, bai eta bildumen aurkezpenean eta salmentan ere.

Eusko Jaurlaritzak 2022an Lorenzo Riva italiar diseinatzaileari erositako funtsaren lagin adierazgarri bat da, 8.000 erreferentzia baino gehiago baititu.

Erakusketaren helburua da bildumaren garrantzi historikoa zabaltzea, haren jatorriaren balioa azpimarratzea eta ondare horren edertasuna partekatzea.

Antolatzailea: Cristóbal Balenciaga Fundazioa eta Euskadiko Artxibo Historikoa
Laguntzailea: Artconsulting.net