MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA, 2023

Museoen Nazioarteko Egunaren gaia, 2023 honetan, «Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea» da, eta museoek beren komunitateetan aldaketa positiboa eragiteko duten potentziala aztertzera gonbidatzen ditu.

Museoek bereziki bultzatzen dute ongizatea eta garapen jasangarria beren komunitateetan, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda lortzen ere laguntzen dute, beren erabiltzaileen ingurumen-erantzukizuna, osasuna eta ongizatea sustatzen duten ekimenak abian jarriz. Edizio honek zenbait helburutan jartzen du arreta:

  • 3. helburua. Mundu-mailako osasuna eta ongizatea. Museo-erakundeen berezko helburuetako bat da adin guztietako pertsona guztiei bizitza osasuntsu bat bermatzea eta haien ongizatea sustatzea, bereziki osasun mentalari eta isolamendu sozialari dagokienez. Cristóbal Balenciaga Museoak, bere programa inklusiboaren bidez, tresna erabilgarria izan nahi du muga psikiko eta intelektualak dituzten pertsonentzat eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenentzat –baita horiekin lan egiten duten profesionalentzat ere–, eta nabarmentzekoa da kolektibo horien osasuna eta ongizatea sustatzeko tresna gisa duen ahalmena.

  • 13. helburua. Klimaren aldeko ekintza. Museoak kide estrategikoak dira Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda ezartzeko orduan, eta, beren tokiko komunitateetan funtsezko eragile diren aldetik, askotariko helburuak lortzen laguntzen dute. Cristóbal Balenciaga Museoak hainbat urte daramatza jendea modaren kultura eta kontsumo arduratsu baten inguruan  sentsibilizatzeko eta hezteko programetan lanean, modaren industriak eta gehiegizko kontsumoak ingurumenean sortzen duten inpaktu negatibo handia desagerrarazten laguntzeko.

Cristobal Balenciaga Museoak Museoen Nazioarteko Egunerako antolatu dituen jarduerekin bat egitera gonbidatzen dugu gure komunitatea:

MAIATZAK 18.ATE IREKI EGUNA.

Museoak aukera ematen du martxan dauden Balenciaga. Izaera eta Balenciaga etxearen marrazkiak (1943-1964) erakusketetara doan sartzeko, maiatzaren 18an, 11:00etatik 18:30era. Ez da erreserbatu behar.

MAIATZAK 20 (10:00-11:00). YOGA MUSEOAN.

Arteek emozioa eta pentsamendua lotzen dituzte eta, Yogak bezalaxe, kontzientzia hartzeko bideak proposatzen dituzte. Ekimen honen bidez, parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea sustatu nahi da, lasaitasuna, hausnarketa eta autoezagutza lortzeko gune batean. Doako jarduera*, aurrez erreserbatu behar da.

MAIATZAK 20 ETA 21 (11:00-14:00). INPRIMAKETA BOTANIKOKO TAILERRA.

Museoko bisitarientzat tailer ireki honetan, estanpazio eta tindaketa botanikoko teknikak erabiltzea proposatzen da; horiei esker, inspirazio naturaleko ehun-diseinuak egin daitezke hosto, lore, azal eta/edo zurtoinak erabiliz. Doako jarduera*, ez da aurrez erreserbatu behar. 

 

Informazio gehiago eta erreserbak:
Tel.: 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com 
* Deskribatutako jardueretan parte hartzeak ez du ematen museoko erakusketetara sartzeko eskubidea.