Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

  • Egungo egunean
  • Hautatutako eguna
  • Eguna jardueretan
font_web_1

Erakusketak

JOSEP FONT. EDERTASUNA ETA EGONEZINA

 - 

Ahobatezko iritzia da Josep Font XX. eta XXI. mendeen arteko igarobideko espainiar sortzaile pertsonal eta estimatuenetako bat dela. Proiekzio nabarmena du nazioartean, eta haren lanak edertasunaren etengabeko bilaketa du ezaugarri.

Informazio gehiago

Agenda

Arrainak bihotzean

Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Informazio gehiago
Antzerkia-18
Building1

Agenda

EGUBERRIAK MUSEOAN

 - 

Cristóbal Balenciaga Museoak publiko guztientzako egitarau berezia antolatu du Eguberrietarako.

Informazio gehiago