EGUBERRIAK MUSEOAN
Cristóbal Balenciaga Museoak publiko guztientzako egitarau berezia antolatu du Eguberrietarako.
BISITA PROGRAMATUAK
Bildumaren erakusketa “Cristóbal Balenciaga. Teknika, materia, forma” era librean bisitatzeko aukeraz gain, plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu dira (16 bisitari eta gida).
Bisita hauetan parte hartu ahal izango dute sarrera bat dagokion tarifan eskuratzen dutenek. Erosi hemen zure sarrerra.
Datak, ordutegiak eta hizkuntzak:
-Abenduak 27, urtarrilak 3, 5 eta 6 (11:00 eta 15:30 gaztelaniaz / 13:00 euskaraz)
-Abenduak 28 eta urtarrilak 4 (13:00 eta 15:30 gaztelaniaz)
Prezioa: 16€
FAMILIENTZAKO BISITA PROGRAMATUAK
Ordubete inguruko bisita honen bidez, familiek museoa eta bere erakusketa ezagutzeko aukera izango dute, behaketa eta jolasaren bidez.
Ekimenak 6 eta 12 urte bitarteko haurren eta familia-kide helduen artean partekatutako esperientziak sustatu nahi ditu (heldu 1, bi adingabe bakoitzeko).
Eskura ezazu zure sarrera hemen.
Datak: Abenduak 28 eta urtarrilak 4
Hizkuntza: Euskaraz
Ordua: 11:00
Prezioa: 3 euro
GABONETAKO ENBORRAK" INSTALAZIOAREN DEKORAZIOA
Gabonetako enborrak neguko solstizioaren eta Eguberriko jaiaren ezaugarri eta ikurretako bat dira. Antzinako euskal tradizioaren arabera, Gabon gauean sutan jartzen dira eta enboron errautsak magikoak eta babesleak bihurtzen dira.
Instalazio irekia da, batez ere haurrek eta familia-kideek parte har dezaten. Bitartekaritza-taldeko kide batek gainbegiratuko eta dinamizatuko du abenduaren 24an, 26an eta 31n, eta urtarrilaren 2an. Lagundu Gabonetako enborrak osatzen!
Datak: Abenduak 24, 26 eta 31 eta urtarrilak 2
Ordutegia: 11:00-13:30
Prezioa: Doan
Infomazio gehiago eta kontsultak:
T. 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com