Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
MAIATZEKO ZUBIKO EZOHIKO IREKIERA
Maiatzaren 1ean Cristóbal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu ateak, 11:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiagoMUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA, 2023
-
Museoen Nazioarteko Egunaren gaia, 2023 honetan, «Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea» da, eta museoek beren komunitateetan aldaketa positiboa eragiteko duten potentziala aztertzera gonbidatzen ditu.
Informazio gehiagoBalenciaga Etxearen marrazkiak (1943-1964) Euskadiko Artxibo Historikoaren Riva Funtsa
-
Erakusketa honetan, 120 marrazki eta dokumenturen bidez, Balenciaga Etxean XX. mende erdialdeko hamarkadetan egindako lan-prozesua aurkezten da. Marrazki-bilduma Euskadiko Artxibo Historikoaren Riva dokumentu-funtsaren barruan dago.
Informazio gehiago