Goi joskintzako brodatua

Lunéville metodoa erabiliz eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuetan hastapen-ikastaroa, Elisabeth Roulleau Gasbarre brodatzaile adituaren eskutik.

Hastapen-ikastaro honek, Lunéville metodoaren bidez eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuetara hurbiltzea eta praktikan jartzea proposatzen du. XIX. mendetik erabilia eta jatorriz Frantziakoa, Lunéville brodatua oso teknika preziatua da nazioarteko goi mailako joskintzan. Lunéville izeneko kakorratz bat erabiliz, harribitxiak eta beira-aleak (lentejuelak, perlak, tutuak...) eskuz brodatzean datza, txirtxilu horien bidez jantziei eta ehungintzako beste euskarri batzuei hiru dimentsiotasuna eta ehundura eskainiz.

Egunak: 2024ko maiatzaren 16tik 19ra.

Ordutegia: 10:00-13:00 eta 14:00-18:00

Dedikazioa: 28 ordu

Parte hartzaile kopurua: Gehienez 12 parte hartzaile izango dira.

Norentzat: Moda Diseinuko, Patroigintzako, Jantzigintzako, Arte Ederretako edo/eta Diseinuko ikasle edo tituludunentzat, modako profesionalentzat, artistentzat eta goi joskintzako brodatze tekniketan trebatzeko interesa duten pertsona ororentzat.

Baldintzak: Ikastaro hau egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik brodatze teknikei buruzko ezagutzarik izatea.

Izen ematea: Izen ematea zabalik egongo da ikastaroa argitaratzen den egunetik martxoaren 24ra arte (hura  barne, 23:59) edo, bestela, eskainitako plazak agortu arte. Plazak esleitzeko izen emateen ordenari zorrotz jarraituko zaio.

Interesdunek online dagoen inprimakia bete beharko dute izena emateko. Beharrezkoa da curriculum vitaea aurkeztea, prestakuntza eta esperientzia zehaztuz, bai eta motibazio gutun bat ere, hautagaiak jardueran duen interesa eta jardueraren edukiarekin duen lotura azalduz. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskabideak baztertu egingo dira.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz eta ingelesez emango da. Irakaslea frantsesa da, ondo daki ingelesez eta gaztelaniaz ezagutza ertaina du.

Prezioa: 405 €. Ariketak egiteko beharrezkoak diren materialak, 85 euroan baloratuak, prezioaren barruan sartuta daude. Museoak kit bat eskuratuko dio parte hartzaile bakoitzari, beharrezko material guztiekin. Kitaren osagarriak: bastidorea, Lunéville kakorratza, kotoizko haria, urrezko haria, txirtxiluak, beira-aleak, lentejuelak, eta brodatu beharreko beste apaingarri batzuk. 

Irakaslea: Elisabeth Roulleau Gasbarre

PLAZA MUGATUAK. IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA.

Informazio gehiagorako:

Tel. 943 004 777

@. info@fbalenciaga.com

Laguntzailea:

Balenciaga

PROGRAMA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.