Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera honek museoa mugimenduaren dinamiken bitartez esploratzea proposatzen du. Parte-hartuko duten familiek bi dantzari izango dituzte bidelagun obren apreziazioa indartu eta modu sortzailean gorputz mugimenduarekin konektatzeko. Sentitu, entzun, dantzatu!

IZENBURUA: MUGITUZ

Data: Apirilaren 28a.

Ordutegia: 11:15-13:00.

Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).

Prezioa: 7€ pertsonako.

Noren eskutik: DAB Konpainiak (Dantza, Arte eta Bitartekaritza), 2022an sortua, gaur egungo gai sozio-kulturalak lantzen ditu gorputz espresioaren bidez. Artearen, gorputzaren eta mugimenduaren arteko muga berriak aztertu, eta sorkuntza dantzaturako espazio berriak irekitzen ditu.

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, apirilak 25 (14:00ak arte), egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.

Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Gehieneko parte-hartzaile kopurua 15 adin-txikikotara mugatuko da, heldu batek edo bik lagunduta.

 

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.