Fundazioa

Fundazioaren xedea da Cristóbal Balenciaga Eizaguirre jostunaren figurak eta obrak modaren eta goi-mailako joskintzaren munduan, bereziki, eta sorkuntza artistikoan, oro har, izandako garrantzia sustatu, zabaldu eta indartzea.

 

 

Cristóbal Balenciaga Fundazioa sektore publikoko erakundea da, 1999ko urriaren 7an eratua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan 2000ko azaroaren 27an inskribatua. Estatu Espainola –Kultura Ministerioaren bidez–, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Getariako Udala daude Fundazioan.

Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 11n ireki zen publikoarentzat, Getarian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Museoen Erregistroan inskribaturik dago. Museoaren eraikina Berroeta Aldamar S.L. Sozietate Publikoaren jabetzakoa da. 

 

LEGEDI APLIKAGARRIA

Fundazioa bere estatutuen bidez arauturik dago –azken aldiz 2012ko otsailaren 9an aldatu ziren–, bai eta aplikatzekoak zaizkion lege-mailako xedapenen bidez ere, azken horien artean daudela, besteak beste, 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa, 7/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Museoei buruzkoa eta 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Aurrekontuei eta kontabilitateari dagokienez, aplikatzen zaizkion arauak honakoak dira: Aurrekontuei buruzko 47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, eta 1491/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Kontabilitate Plan Orokorra irabazi asmorik erakundeetarako egokitzekoa. Bestalde, administrazio-kontratazioaren aldetik, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginari jarraitzen dio (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), egiten diren kontratuetarako botere esleitzaileei eta beraien kontratazioko barne-jarraibideei aplikagarria zaienari dagokionez.

FUNDAZIOKO ESTATUTOAK

Fundazioa

patronatua

Patronatua Cristóbal Balenciaga Fundazioko zuzendaritza-organo gorena da

Informazio gehiago