#FINAESTAMPA

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Fotografiaren aurretik, ilustrazioaren zeregina zen gai orokorrei eta modari buruzko aldizkarietan siluetak, bolumena, kolorea eta keinuak hedatzea.XX. mendearen erdialdeko hamarkadetara arte, zenbait artista ziren hegemonia horren ordezkari: Marty, Sáez de Tejada, Lepape, Eric, Benito, Benigni, Bérard, Bouché eta Gruau, besteak beste; goi-mailako joskintzaren urrezko garaia irudikatu zuten guztiek.

Fotografiak joan den mendean bizi izan zuen goraldiak eta hori apurka-apurka diziplina artistikotzat hartzeak ez zuen inoiz ilustrazioa desagerrarazi, alboratu bazuen ere; izan ere, oso adierazpide desberdinak dira, baita elkarren osagarriak ere –egiaztatu den bezala–.Ilustrazioa desagertzetik urrun dago; are gehiago, ilustrazio garaikideak indarra hartu du modari lotutako praktika artistiko gisa.

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko.Gaur egun eredu diren nazioarteko hogeita bi artistaren –gorabidean daudenak nahiz ospe handikoak– lanaren bitartez, #FINAESTAMPA_ egitasmoak erreferentziako 150 obra original biltzen ditu, eta une zehatz bat laburbiltzen du.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Francois Berthoud / Blair Breitenstein / Jason Brooks / Helen Bullock / Gill Button / Cecilia Carlstedt / Jean-Philippe DelHomme / David Downton / Ricardo Fumanal / Laura Gulshani / Mats Gustafson / Richard Haines / Amelie Hegardt / Richard Kilroy / Jordi Labanda / Tanya Ling / Jowy Maasdamme / Inés Maestre / Rosie Mcguinness / Aurore de la Morinerie / Hiroshi Tanabe / Unskilled Worker

Komisarioa: Jesús Cano