Balenciaga parpailan barrena

Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko.

Balenciagaren sorkarietan, parpaila apaingarria edota egiturazkoa izan daiteke, eta goizetik gauera erabiltzeko modukoa. Brodatuen eta apaingarrien zamaren eraginez, «erori» egin daiteke; berrikuntza burutsuei esker, «hegan» egin dezake. Marrazkia nabarmen dezake, edota gardentasunaren hutsunea azpimarratu. Balenciagaren beltz famatuan nahiz kolore sorta zabalean. Soinekoaren kolonizatzaile edota osagarri berri originalen muin.

Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu Cristóbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala.

Hiru aretoetan barna, 60 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

 

Koprodukzioa: Cristóbal Balenciaga Museoa eta Cité Internationale de la Dentelle et de la Mode de Calais.                                                                                                                          

Komisarioa: Catherine Join-Diéterle, Frantziako Ondarearen ohorezko kontserbatzailea eta Palais Galliera Museoko zuzendari ohia.  

Laguntzailea: Donostia / San Sebastián 2016 

Kolaboratzaileak: Archives Balenciaga Paris eta Lesage Paris. 

Liburuxka deskargatu

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /var/www/vhosts/cristobalbalenciagamuseoa.com/httpdocs/default/templates_c/43aacf497eb24a3a5ac3a799d708104e7498e701_0.file.exposiciones.page.html.tpl.php on line 130