Balenciaga. Luxuaren esperientzia

Goi-mailako joskintza, hasi zenetik, emakumeekin lotutako luxuzko esperientzia baten adierazpen nagusitzat har daiteke.  

Esklusibotasun eta dotorezia mundu bat da; couturier-ek diseinatu eta artisau-metodoen bidez egindako sorkarien, erosketa-prozesua arautzen duten etiketa-kodeen eta bai sorkarien bai bezeroen erakustaldiak egiten diren testuinguru sozialen mundua.

Goi-mailako joskintzako bezeroak elite bateko kide dira, eta garrantzi handia ematen diote beren jarduera sozialetan eramaten dituzten jantziei, beren nortasunaren, estatusaren eta bizi-estiloaren adierazgarri baitira. Goi-mailako joskintzako etxeak aparteko klubak dira eta bakoitzaren arrakasta sozialaren erakusleiho izaten dira. 

Cristóbal Balenciagaren estilo denboragabea, aurrerapauso motel eta neurtukoa, beti garaiko moda baino urte batzuk aurreratuago doa, xehetasun sumagaitzen bidez nabarmenduta, eta hala, konfiantza, erosotasuna, dotorezia eta edertasuna eragiten ditu.  Haren bezeroak etxearen doktrinarekin identifikatuta sentitzen dira: «Ondo jantzita ibiltzeak ez du zerikusirik emakume baten gonaren luzerarekin, edota bere gerri-neurriarekin. Ez da hain erraza. Lehenik eta behin, emakume batek bere nortasuna aurkitu behar du eta, ondoren, hari jarraiki jantzi.  Couturier edo jostunaren zeregina nortasun hori edertuko duten jantziak sortzea da.  Emakume guztiek dute dotorezia beren baitan; hori kanpora ateratzea da kontua.» Cristóbal Balenciaga. LADIES HOME JOURNAL, 1956ko iraila.

Luxu hori ematen zuen Balenciagak, eta esperientzia horretara hurbildu nahi dugu erakusketa honen bidez, protagonisten ikuspegitik, hau da, bezeroen ikuspegitik, baina Etxearen barruko sortzaileak ahaztu gabe. 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /var/www/vhosts/cristobalbalenciagamuseoa.com/httpdocs/default/templates_c/43aacf497eb24a3a5ac3a799d708104e7498e701_0.file.exposiciones.page.html.tpl.php on line 130