Ordutegia eta tarifak
Cristóbal Balenciaga Museoak zure bisita azkar eta erraz antolatzeko informazio erabilgarria eskaintzen dizu, hala nola ordutegiak, prezioak eta zerbitzuak.
ORDUTEGIA
AZAROA-OTSAILA
Asteazkenetik igandera 10:30 - 17:00
MARTXOA
Asteazkenetik igandera 10:30 - 17:00
APIRILA-URRIA
Asteartetik igandera 10:30 - 19:00
UZTAILA -ABUZTUA
Astelehenetik igandera 10:30 - 20:00
SARBIDEA
Museora sartzeko azken unea denboraldi bakoitzean ezarritako itxiera-ordua baino ordu erdi lehenago da; taldeak, berriz, 60 minutu lehenago sartu ahalko dira beranduenik.
Itxi baino 15 minutu lehenago hasi behar da aretoak husten.
Denboraldi bakoitzean markatutako ixteko ordutegia baino ordubete lehenago hasi eta itxi baino 30 minutu lehenagora arte, museora doan sartzeko aukera dago edukiera bete arte.Tarifa hori museoan ordutegi horretan aurrez aurre saldutako sarrerei soilik aplikatzen zaie, eta ez du taldeetarako balio.
TALDEAK
Hamar pertsonatik gorako taldeek aurrez erreserbatu behar dute beti sarrera, hala bisita gidatua erreserbatu badute nola beren kabuz bisitatzen badute.
Hamar pertsonatik gorako taldeak ezin izango dira museora sartu museoa zabalik dagoen azken orduan.
Aldez aurretik antolatutako eskola-talde bat osatzen duten ikasleek eta irakasle laguntzaileek bisitarako eguna eta ordua hitzartu beharko dituzte nahitaez, eta museoko bitartekari batek lagunduta joan beharko dute, ezin izango baitute bisita librerik egin. Kostua 75 eurokoa da (bisita elkarrizketatuak) eta 90 eurokoa (bisita-tailerrak) bitartekari eta talde bakoitzeko (gehienez 20 pertsona). Eskola-programa kontsultatu.
SARRERAK
Edukiera mugatua da ordu-tartearen arabera. Sarrera erreserbatu daiteke, sarrerak online erosita bisita egin baino gutxienez lau ordu lehenago.
Museoko leihatilako salmenta ere edukieraren araberakoa da
KONTAKTOA
T. 943 00 88 40
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
Tarifak
TARIFA OROKORRA:
Aldatu egiten da urteko unearen eta programazioko erakusketa-kopuruaren arabera (kontsultatu agenda)
— 14 € (Bildumaren erakusketa + aldi baterako erakusketak)
%10EKO DESKONTUA
10 pertsonatik gorako taldeak eta familia ugariak.
MURRIZTUA
9 €
— 26 urte baino gutxiago
— Pertsona erretirodunak eta pentsiodunak
— Dibertsitate funtzionala duten pertsonak
— Pertsona langabetuak
— Getariarrak
DOAN
Cristóbal Balenciaga Museoaren lagunak
Haurrak eta nerabeak (18 urtera arte)*
ICOM-eko kideak
*Aldez aurretik antolatutako eskola-talde bat osatzen duten ikasleek eta irakasle laguntzaileek bisitarako eguna eta ordua hitzartu beharko dituzte nahitaez, eta museoko bitartekari batek lagunduta joan beharko dute, ezin izango baitute bisita librerik egin. Kostua 75 eurokoa da (bisita elkarrizketatuak) eta 90 eurokoa (bisita-tailerrak) bitartekari eta talde bakoitzeko (gehienez 20 pertsona). Eskola-programa kontsultatu.
Baldintzak kontsultatzeko:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 008 840