Rickard Lindqvist eta Metodo Zinetikoa

Rickard Lindqvistek sistema zinetikoa izenez ezagutzen denaren hastapenak aurkeztuko ditu saio irekian, eta era teorikoan. Diseinuaren ohiko ideia hautsi nahi duen metodoa da. Ohiko diseinuan, gorputzaren mugimendua eta patroigintza batera erantzun eta elkarrekin lotu beharreko bi elementutzat jotzen dira: hori ulertzea da oinarria.

Data: Irailaren 21a.

Ordua: 18:30.

Lekua: Ruiz Balerdi aretoa, Kutxa Kultur, Tabakalerako 4. solairua, Donostia.

Sarrera, doakoa. Lekuak bete arte.

Rickard Lindqvist diseinatzaile suediarra da, eta buru-belarri ari da patroigintzaren barruan oinarri, teoria eta metodo berriak garatzen. Moda Diseinuko eta doktoretzako ikasketak egin zituen Borasko Unibertsitateko Suediako Ehungintza Eskolan, eta “Kinetic Garment Construction: Remarks on the Foundations of Pattern Cutting” ("Jantzi zinetikoak osatzea: patroiak ebakitzearen oinarriak azpimarratzen") lanaren egilea da. Jostungintza eta patroigintza klasikoko tekniketan hezia izanik, eta modan sorkuntza-esparru berriak zabaltzen interesatua, bere ikerketa-lana metodo zinetikoaren eta giza gorputzaren mugimenduari egokitutako jantziak sortzearen inguruan garatu du. Besteak beste, Vivienne Westwood eta Nudie Jeans bezalako bezeroentzat egin izan du lan, aholkulari moduan. 2007tik 2011ra, haren izeneko Rickard Lindqvist marka zuzendu zuen, eta gaur egun ikastaroak ematen ditu bere sistema berritzailea aurkezteko.

Rickard Lindqvisten lanak patroigintza klasikoaren ordezko eredu bat esploratzen du. Mugimendurik gabeko gorputz baten matrize estatikoa izan beharrean, behatutako gorputzaren hurbiltze batean oinarritzen da metodo zinetikoa, balantze-lerroen eta puntu biomekanikoen bitartez. Hala, jantzien eta horien bidez janzten diren gorputzen adierazpenari nahiz funtzionaltasunari erantzungo dioten ordezko aukerak bilatzen dituen teknika da, esperimentu konkretuen bitartez modelo bizien gainean ehunak ebaki eta modelatuz.

Hemen kontsulta daiteke haren lana: www.atacac.com.

Informazio gehiago: 

943 00 88 40

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

 

WEF   WEF