MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA, 2026
Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta, datorren maiatzaren 17an Cristóbal Balenciaga Museoak doako sarrera eskainiko die bisitari guztiei, kultura eta ondarea komunitateari hurbiltzeko baliatzen den egun hori ospatzeko.
Aurtengo goiburuaren pean –“Museoak, zatitutako mundu bat batzen”–, museoak, gainera, jarduera berezi bat proposatzen du: bertaratzen direnek aukera izango dute pertsonen arteko batasuna eta elkarrizketa adierazten duen egitura baten sorreran parte hartzeko. Parte-hartzaile bakoitzak oihal-zati bat gehituko dio tapiz kolektibo bati, eta, bertan, bere iritzia, gogoeta edo desioa idatzi ahal izango du, mundu lotuago eta solidarioago bat eraikitzeari buruz.
Instalazioa denbora errealean eraikiko da, bisitarien ideiak eta emozioak pentsamenduek eta bizipenek osatutako ehun bizi bat bihurtuz. Hala, ahotsen aniztasuna ekintza artistiko eta komunitario bihurtuko da, eta ekarpen bakoitzak bere alea jarriko du, lankidetza eta sorkuntza partekatua ospatzen duen instalazio kolektibo bat sortzeko.
Informazio gehiagorako:
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40