Moda zuzenean

Kutxa Kultur Moda programaren diseinatzaileetako lau museoan presente egongo dira abuztuan, beraien proposamenak erakusteko eta saltzeko prestatutako gune batean. “Moda zuzenean txokoa” izango da, eta ikusgarritasuna emango die hala programari nola programako egoiliarrei.

MODA ZUZENEAN

Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaileak museoan izango dira udan, beren proposamenak erakutsi eta saltzeko prestatutako gune batean. Ekimen honen bidez, programari eta egoiliarrei ikusgarritasuna eman nahi zaie; horretarako, beren standean egongo dira asteburu batez (10:30-14:00 / 15:00-19:30) bisitariei arreta emateko,beren diseinuak eta proiektuak azaltzeko eta lan-prozesuak jendaurrean erakusteko.

Lekua: Museoko halla

Egutegia:

UZTAILAK 29-30
HAIZEA ARRANZ

Haizea Arranzek elementu gotikoetan inspiratutako diseinuak sortzen ditu, eta lan berezia egiten du kortseen sorkuntzan.

ABUZTUAK 5-6
NEREA LURGAIN

Nerea Lurgainek denboraz kanpoko diseinu erosoak proposatzen ditu, arreta berezia jarrita ehunen kalitatean eta edizio mugatuko estanpatuen lanketan.

ABUZTUAK 19-20
MAIDER ALZAGA & TOCADOS OH

Sormena eta sintonia Maider Alzagaren bereizgarri dira. Haren bildumak jantzi eroso eta urbanoz osatuta daude, tokiko tailerretan ekoizten dira eta moda etiko eta arduratsuaren aldeko apustua egiten dute.
Oihana Hernaiz donostiarrak, bere Tocados Oh markaren bidez, teknika eta material berriak eta kapelagileen tradizioa uztartzen dituzten piezak proposatzen ditu.
 

Informazio gehiagorako:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40

 

Dantz