
Kontserbazioaren eta Zaharberritzearen Europako Eguna
Kontserbazioaren eta Zaharberritzearen Europako Egunaren testuinguruan, Cristóbal Balenciaga Museoak aukera paregabea eskainiko du arlo honetan egiten duen lana ezagutzeko.
Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea. Testuinguruak erakusketak hainbat diskurtso paralelo erakusten ditu, sei aretotan. Diskurtso kronologikoarekin batera, alegia, une bakoitzaren eta ikerketa eta erakusketei dagokien testuingurua jartzen duenarekin batera, eszenaratzearen bidez agerian jartzen da beste diskurtso bat ere, museoko lanari balioa emateko xedearekin. Ikusleentzat, oro har, nahiko ezaguna da gortinaren atzean egiten den lan hori; hala ere, hori da ezagueraren oinarria, betiere, erakutsitako piezei eta egiten diren diskurtsoei dagokienez.
Kontserbazioaren eta Zaharberritzearen Europako Egunaren testuinguruan, Cristóbal Balenciaga Museoak aukera paregabea eskainiko du Bilduma Sailak kontserbatzeko, zaharberritzeko eta erakusteko ezarri dituen protokoloak ezagutzeko. Horretarako, erakusketaren baitan, aipatutako xederako irekitako espazioaren edukia sendotuko da. Kontserbatzaile-zaharberritzaileak pieza bat museora sartzen denetik beira-arasetan kokatzen den arteko prozesuak erakutsiko ditu.
Data: 2019ko urriaren 8tik 11ra
Ordua: 12:00-12:30
Informazio gehiagorako:
Tel.: 943 00 88 40 @. info@cristobalbalenciagamuseoa.com
Laguntzailea: ACRE
AZTERGAI ILDOEN GIDA CALL FOR PAPERS