Formak eta Zaporeak. Plan konbinatua

Plan honek aukera paregabea eskaintzen du Getariako kostaldeko altxorrak ezagutzeko. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute jostunaren museora bere sorkuntza bikainak ikusteko, eta historia eta gastronomiaren ondorioz hain ezaguna den leku honen ondare aberatsa ezagutzeko.

Datak: Uztailaren 3a, 17a eta 31, eta abuztuaren 14a eta 28a

Ordutegia: 10:30etik 14:30era

Pertsona kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10 lagun

Prezioa: 75 euro pertsonako

Hizkuntza: Gaztelania

Esperientziak honako hauek barne hartzen ditu: 

– Maisor antxoa lantegia bisitatzea 

– Cristóbal Balenciaga Museoa bisitatzea 

– Gaintza txakolindegia bisitatzea 

– Tokiko produktuak dastatzea

Erreserba: beharrezkoa da erreserba egitea eta aldez aurretik ordaintzea. Erreserbak egiteko epea bisita-egun bakoitzaren aurreko ostegunean amaituko da (14:00etan). Taldea ezarritako gutxieneko parte-hartzaile kopurura heltzen ez bada, plana ezeztatu dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta data aldatuko da, edo ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, hala dagokionean.

Bisita ezeztatuko dela jakinarazteak ez du inolako kosturik ekarriko, bisita hasi baino 48 ordu lehenago egiten bada. Jakinarazten ez bada edo epe laburragoan jakinarazten bada, ez da aurretik ordaindutako zenbatekorik itzuliko.

Informazio gehiagorako:

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

943 00 88 40

DantzDantz