Balenciaga eta Musika

Musikaren nazioarteko eguna dela-eta, Cristóbal Balenciaga Museoak kantu- eta piano-errezital dramatizatua proposatzen du, Cristóbal Balenciaga protagonista izango duena.

“Balenciaga eta Musika” izeneko proiektuaren sorreran, María Barandiaranek (piano-jotzailea), María Mendizabalek (sopranoa), Mariu Emilasek (testuak) eta Agurtzane Intxaurragak (eszena) parte hartu dute, eta proiektuak Cristóbal Balenciagaren sormen-unibertsoa haren garaiko konpositoreekin lotzea du xede.

Cristóbal Balenciagaren eta haren lanaren berrinterpretazio artistiko asko egin dira, zeinek izan dituen loturak eta inspirazioak azpimarratu dituzten. Oraingoan, musikaren txanda da; jostunak bere garaiko hainbat konpositorerekin zuen harremanaren artean zer bide gurutzatu zeuden islatzeko unea da.

Eguna: azaroak 24

Ordua: 12:30ean

Doako sarrera

Informazio gehiagorako: 943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com 

 

Egitaraua

Aritz Adarean - J. Guridi

Oñazez - A. Donostia

Ballade de la reine norte d’aimer - M. Ravel

Chants populaires - M. Ravel

La Maja dolorosa I, II, III - E. Granados

La Maja de Goya - E. Granados

Gobierno VascoGobierno Vasco