
Ate irekien gaua
Abuztuaren 6an, Getariako Salbatore Deunaren egunean, museoak erakusketa gauez bisitatzea proposatzen du. Makala dj esta music makerrak girotuko du gaualdia bere musikarekin.
Data: Abuztuaren 6a
Ordutegia: 21:00etatik 00:00etara (azkeneko sarrera 23:15etan)
Prezioa: Doan
Edukiera mugatua. Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea
Museoak gomendatzen du sarrerak aldez aurretik erreserbatzeko webgunearen bitartez, museora sartu ahal izatea bermatzeko. Izan ere, gaur egungo ezohiko egoera dela-eta, gehienezko bisitari-kopurua murritzagoa da ordutegi guztietan. Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko, ESTEKA honetan (https://www.eventbrite.es/e/160978987485), eta bisitaren eguna baino 24 ordu lehenagora arte erreserbatu ahal izango dira.
Egunean bertan sarrerak erosteko, museoko leihatilara jo beharko da nahitaez, eta edukieraren araberakoa izango da.