Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
CRISTÓBAL BALENCIAGA: TÉCNICA, MATERIA Y FORMA
-
“Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma” izenburupean, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktiko bat planteatzen du.
Informazio gehiagoTHE GIVENCHIAGA FAMILY
-
"Desberdintasun baino antzekotasun gehiago dituzte, dirudiena baino askoz ere antz handiagoa dute elkarren artean. Bata zaharragoa da, bestea gazteagoa: oraindik ere, zalantzarik gabe, Givenchiaga familia dira”. The Observer, 1960ko abuztuaren 28a.
Informazio gehiagoASTE SANTUKO ETA PAZKO ASTEKO IREKIERA
-
Aste Santua eta Pazko ospakizunak direla eta, Cristobal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu ateak apirilaren 1etik 12ra, 10:30etik 19:00etara. Irekiera berezi honek aukera emango die bisitariei XX. mendeko goi-mailako joskintzaren sortzaile handienetako baten irudia eta obra modu malguagoan ezagutzeko.
Informazio gehiago

