ASTE SANTUKO ETA PAZKO ASTEKO IREKIERA
Aste Santua eta Pazko ospakizunak direla eta, Cristobal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu ateak apirilaren 1etik 12ra, 10:30etik 19:00etara. Irekiera berezi honek aukera emango die bisitariei XX. mendeko goi-mailako joskintzaren sortzaile handienetako baten irudia eta obra modu malguagoan ezagutzeko.
Museoa era librean bisitatzeko aukeraz gain, plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu dira (16 bisitari eta gida) honako egutegiaren arabera:
Apirilaren 2tik 5era, egunero
11:00 (gazt.) / 13:00 (eus.) / 16:00 (gazt.) / 17:00 (gazt.)
Apirilaren 6tik 10era, egunero
11:00 (gazt.) / 13:00 (eus.) / 17:00 (gazt.)
Bisita hauetan parte hartu ahal izango dute sarrera bat dagokion tarifa-gehigarriarekin eskuratzen duten pertsonek.
Museoa familian
Apirilaren 2a, 3a eta 4a, 11:30h 00h (cast.)
5 de abril 11:30h (eus.)
Era berean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei espreski zuzendutako bisita bat proposatzen du museoak, behaketa parte-hartzea bihurtzeko. Ekimenak esplorazioa, informazioa eta dinamika laburrak uztartzen ditu, jakin-mina, ikaskuntza eta dibertsioa pizteko.
Plaza mugatuak. 3 euro pertsona bakoitzeko. Eskuratu hemen zure sarrera.
Informazio gehiago:
T. 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com