Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

  • Egungo egunean
  • Hautatutako eguna
  • Eguna jardueretan
Patron_Balenciaga_017 copia

Erakusketak

CRISTÓBAL BALENCIAGA: TÉCNICA, MATERIA Y FORMA

 - 

“Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma” izenburupean, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktiko bat planteatzen du.

Informazio gehiago

Erakusketak

Elkarrizketa baten sotiltasunak

 - 

Balenciaga etxeak museo batean egiten duen lehen erakusketa da Elkarrizketa baten Sotiltasunak. Ondarearen Europako Jardunaldien testuinguruan sortu zen erakusketa, eta Keringen egoitzan aurkeztu zen lehenik, Parisko Laennec Ospitale historikoan. Oraingo honetan, Cristóbal Balenciagaren jaioterrira eta haren ondareari buruzko museora lekualdatu da erakusketa

Informazio gehiago
naranja
CBM 2002.41 Foto 3

Ikastaroak eta klase magistralak

JANTZIGINTZAKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN IKASTARO AURRERATUA

 - 

Cristóbal Balenciagaren lanaren alderdi immaterialaren garrantzia azpimarratzeaz gain, eta ezagutza hori modaren profesionalen belaunaldi berrien esku jartzeko asmoz, museoak jostunaren jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko ikastaro hau aurkezten du.

Informazio gehiago