Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

  • Egungo egunean
  • Hautatutako eguna
  • Eguna jardueretan
CBM 2000.38 FOTO 2

Erakusketak

Balenciaga.Izaera

 - 

Aurten, 2023an, Cristóbal Balenciaga Museoak, «Balenciaga. Izaera» komisariotza-seriearen bigarren erakusketaren bidez, haren lanaren ikuspegi berri bat aztertzea erabaki du. Inoiz zeharkatu gabeko bide bat da eta «Balenciaga bat» ezaguterraz bihurtzen duen ezaugarrietan jartzen du arreta.

Informazio gehiago

Erakusketak

JOSEP FONT. EDERTASUNA ETA EGONEZINA

 - 

Ahobatezko iritzia da Josep Font XX. eta XXI. mendeen arteko igarobideko espainiar sortzaile pertsonal eta estimatuenetako bat dela. Proiekzio nabarmena du nazioartean, eta haren lanak edertasunaren etengabeko bilaketa du ezaugarri.

Informazio gehiago
font_web_1
Unknown

Ikastaroak eta klase magistralak

JANTZIGINTZAKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN HASTAPEN-IKASTAROA / PRESENTZIALA

 - 

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko jantzigintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.

Informazio gehiago