Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Balenciaga izaera
-
Cristóbal Balenciagaren heriotzaren 50. urtemuga den honetan, aurten, 2022an, jostunaren obraren ikuspegi berri bat esploratzen ari da Cristóbal Balenciaga Museoa; aurrez jorratu gabeko ikuspegi bat, “Balenciaga bat” ezaguterraz bihurtzen duen zera hori ardatz hartuta.
Informazio gehiagoAbenduko Zubia.
-
Abenduaren 3tik 11ra bitartean, Cristóbal Balenciaga Museoak bere ordutegia zabaldu eta bere ateak egunero irekiko ditu (baita astelehenean, abenduak 5, ere), 11:00etatik 15:00etara. Bisita gidatuen programa kontsultatu.
Informazio gehiago