Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

021

Familientzako tailerrak

SARETAK

Jantzien formek eta, bereziki bolumenek, niaren eta guaren arteko espazio bizigarri bat sortzen dute. Tailer honetako familia parte-hartzaileek forma kaleidoskopikozko janzteko espazio berri bat sortuko dute hainbat enkaje geometrikoren bidez. Silueta emaitza hauek argiaren eraginpean argituko dira, transparentzia-jokoak bistaratzeko.