Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

unnamed

Ikastaroak eta klase magistralak

GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO JOSKINTZA TEKNIKETARA HASTAPEN IKASTAROA

 - 

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko joskintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.

Informazio gehiago

Erakusketak

BISITA BIRTUALA

 - 

Esplora ezazu “Alaïa eta Balenciaga: Formaren eskultoreak” erakusketa bisita birtual honetan, eta ezagutu moda-sortzaile handi hauen sorkuntzak xehetasun osoz. Esperientziak hainbat material osagarri biltzen ditu, horien artean Olivier Saillard komisarioaren eta Azzedine Alaïaren beraren bideoak, 2001ean egindako elkarrizketa batekoak.

Informazio gehiago
202105_Azzedine Alaïa_Balenciaga Museoa_135 _baja