Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Moda eta Ondarea. Cristóbal
-
Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.
Informazio gehiagoBisita ezazu Museoa
-
Cristóbal Balenciaga Museoak irekiera-ordutegia luzatuko du eta bisita gidatuak proposatuko ditu
Informazio gehiagoIkastaroak eta klase magistralak
Goi mailako joskintzako teknikak. Jantzigintza
-
ONLINE IKASTARO TUTORETZADUNA
Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.
Diseinatu eta estanpatu
Ekimen honek parte-hartzaileei serigrafian hastapenak erakutsiko dizkie, eskuzko oihal-estanpazioaren metodo gisa. Familiek pantaila bat manipulatuko dute, eta euren diseinua sortu eta estanpatuko dute landareen eta/edo intsektuen estraktuetatik abiatuta egindako tindu naturalekin. Zuen irudimena askatzeko prest?
Irakaslea: Virginia...
Informazio gehiago