Transmissions

Moda Diseinuan prestigio handiena duten nazioarteko eskoletako irakasle eta ikasleak bildu ditu museoak sustatutako Transmissions proiektuak.

Transmissions Cristóbal Balenciaga Museoak antolatutako hezkuntza-proiektu bat da, eta moda-hezkuntzan diharduten nazioarteko erakundeei eta horietako ikasleei zuzenduta dago. Helburua da Cristóbal Balenciagaren filosofian, teknikan eta testuinguru biografikoan murgiltzea, haren gai bereizgarri bati dagokionez: silueta berri eta iraultzaileen sarrera.

Museoa bisitatu eta artxiboko zenbait pieza ikusiz hasten da parte-hartzaile bakoitzaren ikerkuntza-, hausnarketa- eta sorkuntza-prozesua.

Erakusketa honek proiektuaren emaitza diren 53 lanen hautaketa bat erakusten du, proiektuan sortu diren 700 lan baino gehiagoren artean; museoan gordetako legatuaren, arlo horretan ari diren irakasleen irakurketen eta sortzaile-belaunaldi berri baten lanaren eta talentuaren arteko dialogoa irudikatzen dute.

2013-2025 edizioan, proiektuak lotura bat josten du Museoaren eta munduko moda-diseinuko eskolarik garrantzitsuenetako batzuen artean; hona hemen horietako batzuk: Aalto University School of Arts, Design and Architecture, Accademia Costume e Moda, ArtEZ University of the Arts,  AMD Akademie Mode & DesignBilbao International Art & Fashion, Central Saint Martins – University of the Arts London, CENTRO Universidad Colegiatura Colombiana,ESDIR Escuela Superior de Diseño de La RiojaIceland University of the Arts, IED Madrid, Parsons School of Design, Kyoto Seika University, Shenkar College of Engineering, Design and Arts y The Royal Danish Academy

Transmissions