FAMILIENTZAKO BISITA PROGRAMATUAK
Ordubete inguruko bisita honen bidez, familiek museoa eta bere erakusketa ezagutzeko aukera izango dute, behaketa eta jolasaren bidez.
Ekimenak 6 eta 12 urte bitarteko haurren eta familia-kide helduen artean partekatutako esperientziak sustatu nahi ditu (heldu 1, bi adingabe bakoitzeko).
Eskura ezazu zure sarrera hemen.
Data: Igandero
Hizkuntza: Euskaraz
Ordua: 11:00
Prezioa: 3 euro
Erreserbak: Online edo museoaren harreran bisitaren egunean, plaza librerik geratzen bada.
Informazio gehiagorako:
info@cristobalenciagamuseoa.com
943 008 840