
Nerea Garmendia / “Con taras y a lo loco”. Bakarrizketa
Nerea Garmendiak gure tarak onartzeko eskuliburu bat aurkezten du, eta umorez kontatuko digu gortasuna, epilepsia, bizkarrean zortzi iltze, berritsukeria mugagabe kronikoa eta WhatsAppeko audioekiko menpekotasuna dituzunean bizimodu normala nola egin. Bakarrizketa oso pertsonala non barrutik eta kanpotik biluzten den.
Data: Abuztuaren 8a
Ordua: 19:30
Publikoa: Orokorra
Tokia: Museoko areto nagusia
Hizkuntza: Gaztelania
Prezioa: Doan
Edukiera mugatua. Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea
Nerea Garmendia Beasaingo aktoresa bat da. Ezaguna egin zen “Vaya Semanita” programa arrakastatsuan. Eta, harrezkero, 15 telesail desberdinetan hartu du parte, hala nola, “Los hombres de Paco” edo “Allí abajo” saioetan. Orain bi urte Stand Up mundura salto egin zuen eta bere bakarrizketak idatzi, antzeztu tea bere show propioa gidatzen du.
Emanaldi hau "Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” zirkuitu barrukoa da.
"Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” informazioa: http://eu.
Online erreserba
Beharrezkoa da ikuskizunerako tiketak aldez aurretik erreserbatzea; izan ere, egungo ezohiko egoera dela eta, ikusleen edukiera mugatua da. Sarrerak hemen daude eskuragarri: ESTEKA (https://www.eventbrite.es/e/
Eguneko plaza libreen esleipena tiketak dituzten pertsonak bertaratzen ez badira bakarrik egingo da, eta edukieraren arabera.
Informazio gehiago:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40