Moda Argazkilaritza: Eboluzioa eta Eragina

Cristóbal Balenciaga Museoak, Kutxa Kultur Modarekin elkarlanean, ikusizko komunikazioak modaren munduan duen garrantzian eta erakusketan txertatutako ondorioetan sakontzeko asmoa duen egun hau aurkeztu du; ondorio horiek erakusketa egitasmoan inplikatutako zenbait espezialistaren ikerketaren fruitu dira. 

 

Eguna: Abenduak 1.

Ordua: 11:00.                                                                        

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria.

Sarrera doan. Lekuak mugatuta. Izena ematea beharrezkoa.

 

Distinción. Moda-argazkilaritzako mende bat erakusketak Bartzelonako Museu del Dissenyko moda-argazkilaritzako bilduma du oinarri; bilduma horrek 1903. eta 2013. urteen bitarteko 30 egile baino gehiagoren neurri askotako argazkiak jasotzen ditu. 

 

Erakusketaren helburua da modako argazkilaritzaren zentzua eta funtzioa ulertaraztea; modaren zabalkundearen zerbitzuan jarritako tresna garrantzitsua izan da, batez ere XX. mendearen bigarren erditik aurrera; bai eta mende batean zehar izan duen funtzioa azaltzea ere, diskurtso kronologiko eta tematiko baten bidez aldi berean. Erakusketan, argazkilaritzako izen handiak ageri dira, hala nola Ramon Batlles, Oriol Maspons, Manel Esclusa, María Espeus, José Manuel Ferrater, Antoni Bernad, Manuel Outumuro, Txema Yeste, Eugenio Recuenco, Sergi Jasanada eta Javier Vallhonrat, besteak beste. 

Cristóbal Balenciaga Museoak, Kutxa Kultur Modarekin elkarlanean, ikusizko komunikazioak modaren munduan duen garrantzian eta erakusketan txertatutako ondorioetan sakontzeko asmoa duen egun hau aurkeztu du; ondorio horiek erakusketa egitasmoan inplikatutako zenbait espezialistaren ikerketaren fruitu dira. 

kutxa kultur

Hitzaldiaren programazioa