MARTXOKO ZUBIA
Martxoaren 19tik 22ra Cristobal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu bere ateak, 10:30etatik 17:00etara, programazio indartuarekin.
Museoa era librean bisitatzeko aukeraz gain, plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu dira (16 bisitari eta gida), 11:00etan (gaztelaniaz), 13:00etan (euskaraz) eta 15:30etan (gaztelaniaz). Bisita hauetan parte hartu ahal izango dute sarrera bat dagokion tarifa-gehigarriarekin eskuratzen duten pertsonek.
Era berean, museoak familientzako bereziki pentsatutako bi ekimen proposatzen ditu:
Larunbata, martxoak 21
"Pop-up" tailerra
Tailer irekia, pop-up estilokoa, familiak modu espontaneoan eta librean parte hartzera gonbidatzen dituen espazio malgu gisa pentsatua. Ekimenak museoko bisita esperientzia dibertigarri eta partekatu bihurtzea du helburu.
Doako jarduera, 11:00etatik 13:30era ordutegi jarraituan, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Deskribatutako jardueran parte hartzeak ez du barne hartzen museoko erakusketetara sartzeko eskubidea.
Igandea, martxoak 22
Bisita gidatua familian (euskaraz)
6-12 urteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera gidatua, informazioa, behaketa eta ariketak konbinatzen dituena, jakin-mina, ikaskuntza eta parte-hartzea sustatzeko.
Bisitan, parte-hartzaileek erakusketa-aretoak zeharkatuko dituzte, bitartekaritza-taldeko kide batek lagunduta eta honek adingabeen adinera egokitutako azalpenak emango ditu, eta familian gozatzeko esperientzia bat erraztuko duten dinamikak txertatuko ditu.
Plaza mugatuak. 3 euro pertsona bakoitzeko. Eskuratu hemen zure sarrera.
Informazio gehiago:
T. 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com