EUSKAL MODA GUNEA

Ekintzailetza eta tokiko sortzaileak babestu nahian, museoak hirugarren aldiz hurrenez hurren lagako du erakusketa-gune bat –show room bat– ekintzaileentzat eta modako osagarrien tokiko markentzat. Hala, leku bat izango dute bertan euren lanak erakusteko eta gordailutan saltzeko, modarekiko sentikor, museoa bisitatzen duen nazioarteko publikoaren aurrean lan horri ikusgarritasuna emateko.

Horrenbestez, deialdiaren helburua da proposamen ezberdinak hautatzea museoaren eremu komertzialean eta denboraldia gutxi gorabehera 6 hilabetekoa izango da; 2019ko Ekainatik Abendura. Denboraldi bakoitzeko proposamenen banaketa eta antolaketa Cristóbal Balenciaga Fundazioaren gain egongo da. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da. 

DEIALDIA DESKARGATU