Dantz Point

Musika elektronikoko saioa, formatu digitalekoa, dan—tzen eskutik. Kulturaren eta artearen arloko laborategia eta proiektuen edukiontzia da dan—tz, eta musika elektronikoa du ardatz.

Eguna: Ekainaren 30a

Ordua: 21:00etan.

Doanik. Online, honako plataformetan: 

Dantz-en Youtube kanala https://www.youtube.com/c/dantzmusik

Dantz-en Twitcha http://twitch.tv/dantztv

Dantz Point proiektuak ondarea elkartzen du musika elektroniko eta abangoardiakoarekin, gune enblematikoetan; horietako bat da Cristóbal Balenciaga Museoa, zalantzarik gabe.

Dantz Point honetan, zentroaren hamargarren urtemugaren testuinguruan, eta lehenengo aldiz, musika elektronikoak bat egingo du modarekin, arkitekturarekin eta museoaren edertasunarekin. Hala, fusio perfektua sortuko da itxura batean elkarrengandik urruti dauden, baina, beren erakargarritasun eta abangoardiagatik, ezin hobeto uztartzen diren diziplinen artean.

DJ Orphidal. Musikaren arduraduna Orphidal izango da, euskal musika elektronikoaren esparruko funtsezko sortzaileetako bat. Orphidal aka Black Market Soulless Lab eta Pitch Down diskoetxeen sortzaileetako bat da. Plataforma hori baliatzen du bere materiala argitaratzeko, baita lagunena eta miresten dituen talentudun pertsonena ere. Arakatzaile amorratua da. Berarentzat, DJaren rola aurkikuntza eta esperientzia atzemateko leiho bat da, bere proiektu musikalarentzako erakusleiho bat baino gehiago.

Dantz