BISITA BIRTUALA

Esplora ezazu “Alaïa eta Balenciaga: Formaren eskultoreak” erakusketa bisita birtual honetan, eta ezagutu moda-sortzaile handi hauen sorkuntzak xehetasun osoz. Esperientziak hainbat material osagarri biltzen ditu, horien artean Olivier Saillard komisarioaren eta Azzedine Alaïaren beraren bideoak, 2001ean egindako elkarrizketa batekoak.

HD teknologia

360º HD teknologiak irudi-kalitate bikaina eskaintzen du, eta bisitari birtualari aukera ematen dio erakusketako aretoak zeharkatu eta obrak xehetasun guztiekin esploratzeko. Murgiltze esperientzia bat eskaintzen du, bisita fisikoan aurkezten denaren oso antzekoa.

Esplorazio librea eta ongietorri-bira

Bisitak erakusketaren esplorazio libreaz gozatzeko aukera ematen du, eta ongietorri-bira bat ere eskaintzen du; erakusketako aretoei buruzko gida labur bat, sarrera gisa.

PREZIOA: 2 €

Erosi zure sarrera 

Sarrerak 24 ordurako balioko du, bisitaren hasieratik.

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri.

Erreprodukzioa gailu bakar batean.

 

 

NABIGATZAILE-BERTSIO GOMENDATUAK

Chrome 89.0.4389.114 bertsioa (Build oficial) (64 bit)

Firefox 87.0 bertsioa (64 bit)

Edge 89.0.774.75 bertsioa (Konpilazio ofiziala) (64 bit)

Safari 14.0.3 bertsioa (16610.4.3.1.4)

 

LEGE-OHARRA

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Errege Lege-dekretuan ezarritakoaren arabera, Cristóbal Balenciaga Fundazioari dagokio obra honen ustiapen-eskubideak modu esklusiboan erabiltzea edozein eratan, eta, bereziki, erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideak.

Bisita birtual honen ustiapen edo erabilera orok Cristóbal Balenciaga Fundazioaren behar bezalako baimena izan beharko du.