“Balenciaga, kapelaren dotorezia” erakusketara bisita gidatua

Erakusketa Cristóbal Balenciagaren Parisko eta Madrilgo goi-mailako jantzigintzako kapelagintza-etxeko sailetan 1930eko hamarkadaren amaieratik 1968an etxeak itxi arte sortutako kapela eta burukoei soilik eskainitako lehenengo erakusketa da. Hain zuzen ere, Cristóbal Balenciaga Museoko eta Bartzelonako Museu del Disseny museoko kapela-bildumal hainbat urtez elkarrekin ikertu ondoren jaio da erakusketa, bi erakundeon artean koproduzituta. 

 

Erakusketak diseinatzailearen lanaren berezitasunean sakontzen du, forma berritzaileak eta irudimenezkoak nabarmenduz, material bikainak aukeratuz, teknikak bilatuz eta kapelak egiteko artisau-izaera nabarmenduz. Faktore horien guztien baturak bakar, errepikaezin eta magnetiko bihurtzen ditu. Ezagutu itzazu erakusketara egindako bisita gidatuan.

Datak: Martxoak 5 (euskaraz) eta 12 (gaztelaniaz)

Ordua: 11:15

Bisita gidatua sarreraren prezioaren barruan.

Erreserba beharrezkoa da.

Informazio gehiagorako: 
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 008 840