Ate irekien asteburua

Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 11n inauguratu zen Getarian, “Maisua”ren jaioterrian. Hamar urte geroago, asteburuan ateak irekiz ospatuko du zentroak bere hamargarren urteurrena.

Ekainaren 11, 12 eta 13an, Museoak doan zabalduko ditu ateak, 11:00etatik 19:00etara, eta bitartekaritza-programa areagotuko du. Hala, proposatzen da hamargarren urteurreneko asteburua zentroko historia hurbilaren oroitzapenezkoa izatea, eta, era berean, haren etorkizun aldakorrari begiratzeko unea. Urtemuga hau lorpen kolektiboa da, eta Museoak bere publikoarekin ospatu nahi du.

Hurbiltze-bisitak

Museoak 40 minutuko bisita gidatuak eskainiko ditu, dohainik, une honetan ikusgai dagoen “Alaïa eta Balenciaga. Formaren eskultoreak” erakusketaren ezaugarri nagusiak ezagutu ahal izateko. Gehienez 6 pertsona talde bakoitzean.

Ordutegia eta hizkuntzak:

Ekainak 12, larunbata

11:00 (eusk.) / 11:30 (gaz.) / 12:00 (gaz.) / 12:30 (gaz.) / 13:00 (eusk.) / 13:30 (gaz.)  

16:00 (eusk.) / 16:30 (gaz.)  / 17:00 (gaz.) / 17:30 (gaz.)

Ekainak 13, igandea

11:30 (gaz.)  / 12:30 (gaz.)  / 13:30 (gaz.)  

16:00 (eusk.) / 16:30 (gaz.)  / 17:00 (eusk.) / 17:30 (gaz.)  

Workshop irekia

Bisitariek aukera izango dute, halaber, hautatzen duten diseinu bat estanpatzeko jantzi birziklatu batean. Era horretan, balio handiagoa emango diote, eta haren bizitza erabilgarria luzatuko dute. Laguntzailea: Emaús.

Erreserba online

Museoak gomendatzen du sarrerak aldez aurretik erreserbatzeko –bisita librerako zein gidaturako– webgunearen bitartez, Museora sartu ahal izatea bermatzeko. Izan ere, gaur egungo ezohiko egoera dela-eta, gehienezko bisitari-kopurua murritzagoa da ordutegi guztietan. Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko, ESTEKA honetan eta bisitaren eguna baino 24 ordu lehenagora arte erreserbatu ahal izango dira.

Egunean bertan sarrerak erosteko, Museoko leihatilara jo beharko da nahitaez, eta edukieraren araberakoa izango da.

Informazio gehigorako: 

943 008840
info@cristobalbalenciagamuseoa.com