Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
CRISTÓBAL BALENCIAGA: TÉCNICA, MATERIA Y FORMA
-
“Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma” izenburupean, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktiko bat planteatzen du.
Informazio gehiagoIkastaroak eta klase magistralak
Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa - 2 zatia
-
Erdi-mailako prestakuntza hau jantzigintzako ibilbideko ikastaroen programazioaren parte da, eta, zehazki, lehen online ikastaroaren programarekin jarraitzea planteatzen du. Hala, aurreko formazioan landu zen koadrodun artilezko papar-hegaldun jakaren elementu jakin batzuk egitea proposatzen du, hau amaitzeko.
Oharra: Ikastaro hau gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa da aurreko ikastaroa, jantzigintzako - 1 atala online ikastaroa gauzatu izana.
Informazio gehiago
