Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

CBM 2002.41 Foto 3

Ikastaroak eta klase magistralak

Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa - 1 zatia

 - 

Online ikastaro hau, zuzeneko tutoretzekin, jantzigintzako ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, papar-hegala duen artilezko jaka koadrodun baten elementu jakin batzuk egitea du ardatz.

 

Informazio gehiago

Ikastaroak eta klase magistralak

Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa - 2 zatia

 - 

Erdi-mailako prestakuntza hau jantzigintzako ibilbideko ikastaroen programazioaren parte da, eta, zehazki, lehen online ikastaroaren programarekin jarraitzea planteatzen du. Hala, aurreko formazioan landu zen koadrodun artilezko papar-hegaldun jakaren elementu jakin batzuk egitea proposatzen du, hau amaitzeko.

Oharra: Ikastaro hau gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa da aurreko ikastaroa, jantzigintzako - 1 atala online ikastaroa gauzatu izana.

Informazio gehiago
150314_BALENCIAGA_063