Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

  • Egungo egunean
  • Hautatutako eguna
  • Eguna jardueretan
Patron_Balenciaga_017 copia

Erakusketak

CRISTÓBAL BALENCIAGA: TÉCNICA, MATERIA Y FORMA

 - 

“Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma” izenburupean, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktiko bat planteatzen du.

Informazio gehiago

Erakusketak

Elkarrizketa baten sotiltasunak

 - 

Balenciaga etxeak museo batean egiten duen lehen erakusketa da Elkarrizketa baten Sotiltasunak. Ondarearen Europako Jardunaldien testuinguruan sortu zen erakusketa, eta Keringen egoitzan aurkeztu zen lehenik, Parisko Laennec Ospitale historikoan. Oraingo honetan, Cristóbal Balenciagaren jaioterrira eta haren ondareari buruzko museora lekualdatu da erakusketa

Informazio gehiago
naranja
Transmissions3

Ikastaroak eta klase magistralak

FANTASIAZKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN HASTAPEN-IKASTAROA / PRESENTZIALA

 - 

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz.

Informazio gehiago

Agenda

Cristóbal Balenciagari Buruzko Nazioarteko II. Biltzarra

 - 

Cristóbal Balenciaga Fundazioak, Cristóbal Balenciagari eta haren lanari buruzko ikerketa sustatzeko, helburu nagusi duen aldetik, jostunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa antolatu du 2025eko urriaren 2an eta 3an Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Informazio gehiago
negro 2