Balenciaga: mi jefe

Cristóbal Balenciaga Museoak Mariu Emilas-en "Balenciaga: mi jefe" liburuaren aurkezpena hartuko du. 
Liburuak modu intimistan eta barnetik kontatzen du nor zen Cristóbal Balenciaga: nagusia eta gizona

Eguna: Azaroaren 11a
Ordua: 12:00 
Lekua: Museoko atarian
Sarrera doan 

Joskinen hirugarren belaunaldia osatzen duten Cristobal Balenciaga eta Juan Mari Emilas jostunen arteko harremana da Balenciaga. Mi jefe (Balenciaga. Nire nagusia) liburuaren ardatza. Era berean, Madrilgo EISA etxeko beste langile batzuen bizipenak ere jasotzen dira bertan. Emilasen alaba Mariuk idatzi du, 2010. urtean hil aurretik lehenengoak ia amaituta utzitako zirriborroan oinarrituta. Orain, obraren aurkezpena egingo da Getariako museoan. 

Museoak ikerketa-ildo bat dauka abian 2015. urtetik: “Josten duten eskuak”. Hainbat urtetan Cristóbal Balenciagarentzat lan egin zuten pertsonen ekarpena identifikatu eta horri balioa eman nahi dio ekimenak, haren tailerretan erabiltzen ziren lanbide-teknikak gordetzea eta, era berean, Maisuaren izaerari buruzko datuak azaleratzea, haren laguntzailearen ikuspegitik. Etxeari lotutako pertsonen lekukotzak jasotzea da ikerketa honetarako elementu garrantzitsuetako bat, hala modu zuzenean, protagonisten euren bitartez, nola zeharka, euren senideen bitartez, Mariu Emilasen liburuak jasotzen duen bezala.

Liburua datorren larunbatean, azaroaren 11n, aurkeztuko da, 12:00etan, museoko atarian, egilearen eta museoko bildumen zuzendaria den Igor Uriaren eskutik. Sarrera doakoa izango da.