Cristóbal Balenciagak utzitako legetuaren inguruko hezkuntza-proiektua An education project around the legacy of Cristóbal Balenciaga Un proyecto educativo en torno al legado de Cristóbal Balenciaga

Transmissions

Moda Diseinuan prestigio handiena duten nazioarteko eskolatako irakasle eta ikasleak bildu ditu Cristóbal Balenciaga Museoak sustatutako “Transmissions. Ondarea eta Sorkuntza Berria” proiektuaren bigarren edizioak (lehenengoa 2016an abiarazi zen). Hauek dira eskola horiek: Central Saint Martins-UAL (Londres, Ingalaterra), Bilbao Art and Fashion Association (Bilbo, Espainia), KADK The Royal Danish Academy of Fine Arts (Kopenhage, Danimarka), Iceland Academy of the Arts (Reykjavik, Islandia), Shenkar College of Engineering, Design and Arts (Ramat Gan, Israel), Seika Kyoto University (Kyoto, Japonia), Parsons the New School of Design (New York, Estatu Batuak), Accademia Costume e Moda (Erroma, Italia), ArtEZ University of the Arts (Arhem, Holanda), IED Instituto Europeo de Diseño (Madril, Espainia), Osaka Bunka Institute of Fashion (Osaka, Japonia) eta Aalto University – School of Arts, Design and Architecture (Helsinki, Finlandia).

Gaien ikuspegitik, zalantzarik gabe Cristóbal Balenciagak modaren historiari egindako ekarpen garrantzitsuenetakoa adierazten duen alderdi bat azpimarratu du proiektuak silueta berrien sarrera. Tonneau linea, 1947koa, semifit linea, 1951koa, globo erako gona, 1953koa, tunika, 1955ekoa, zaku soinekoa eta baby-doll, 1957koak, mugarri bihurtu ziren sortu eta berehala, modaren historian.

Ideia horretatik abiatuta, Getariako sortzailearen obra Museoan bertan aztertuz, ikasleek, gero banako proiektu gisa; horien emaitzak look original baten isladatuko dute.

Hainbat proposamenez osatutako aukera bat aurkeztuko da Museoan, 2021ean egingo den erakusketa kolektibo batean.

Cookiei buruzko politika