Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristóbal Balenciaga museoak 2011. urteko ekainaren 7an
zabaldu zituen ateak. Jostunaren jaioterrian dago kokatua, Cristóbal Balenciagaren lehenengo prestakuntza-urteen eta heldutasun profesionalaren oroimenez eta modaren munduari egindako ekarpenak ulertzeko helburuarekin.

Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuen garrantzia eta bere ondarearen garaikidetasuna ezagutzera emateko helburuarekin, bilduma aparta du museoak. Oso bilduma zabala da —3.000 pieza inguru ditu, baina etengabe ari da handitzen, gordailuei eta dohaintzei esker—, eta hedadura formal eta kronologiko
handia du —jostunaren modelo zaharrenak
daude, esaterako—; bi ezaugarri horiei esker, gaur egun dagoen bildumarik osatu, koherente eta interesgarriena da.

Cookiei buruzko politika