Cristóbal Balenciagak utzitako legetuaren inguruko hezkuntza-proiektua An education project around the legacy of Cristóbal Balenciaga Un proyecto educativo en torno al legado de Cristóbal Balenciaga

Transmisioak

Moda Diseinuan prestigio handiena duten nazioarteko sei eskolatako irakasle eta ikasleak bildu ditu museoak sustatutako “Transmisioak. Ondarea eta Sorkuntza Berria” proiektuak. Hauek dira eskola horiek: Central Saint Martins-UAL (Londres, Ingalaterra), The Royal Danish Academy of Fine Arts (Kopenhage, Danimarka), Iceland Academy of the Arts (Reykjavik, Islandia), Shenkar College of Engineering, Design and Arts (Ramat Gan, Israel), Seika Kyoto University (Kyoto, Japonia) eta Parsons the New School of Design (New York, Estatu Batuak). Gainera, Bilbao International Art and Fashion plataformak (Bilbo, Espainia) proiektuan parte hartu du, sortzaile berriei zuzendutako prestakuntza programaren bidez.

Gaien ikuspegitik, zalantzarik gabe Cristóbal Balenciagak modaren historiari egindako ekarpen garrantzitsuenetakoa adierazten duen alderdi bat azpimarratu du proiektuak silueta berrien sarrera. Tonneau linea, 1947koa, semifit linea, 1951koa, globo erako gona, 1953koa, tunika, 1955ekoa, zaku soinekoa eta baby-doll, 1957koak, mugarri bihurtu ziren sortu eta berehala, modaren historian.

Ideia horretatik abiatuta, Getariako sortzailearen obra museoan bertan aztertuz, parte hartu duten ikasleek, gero banako proiektu gisa; horien emaitzak look original baten isladatu dute.

26 proposamenez osatutako aukera bat aurkeztuko da museoan, ekainaren 14tik aurrera egingo den erakusketa kolektibo batean.

Cookiei buruzko politika