Museora, itsasontziz

Donostia eta Getaria artekoa izango da itsasontzi-bidaia, joanekoa zein etorrikoa, eta helburuak hiru izango dira: itsasoaz gozatzea, kostaldeko kultura ezagutzea eta Gipuzkoako kultura-ondarean barneratzea. Donostiatik Getariara arteko ibilbideak Cristóbal Balenciagaren bizitza eta obra izango ditu ardatz; besteak, berriz, kontrako ibilbidea egingo du, Kantauri itsasoko itsas ingurunea ezagutzeko. 

Museora Itsasontziz! Balenciagaren itsasoa.
Donostia-Getaria itsasbidea 


Ontziratzeko ordua: 9:15 Donostiako portuan
Egunak: Uztailak 17, 31 + Abuztuak 7, 14, 21
Donostia-Getaria itsas ibilbidea – 45 minutuko bidaia, gida baten azalpenekin.
Getariako produktuen dastaketa
Cristóbal Balenciaga museora bisita*
Getariako bisita librea  
Getaria-Donostia autobusa (aukerakoa) iristeko ordua: 14:45

*Getariako jarduerak zer ordenatan egingo diren unean bertan erabakiko da, bidaiarien hizkuntzaren eta kopuruaren arabera.

Tarifa orokorra: 35 €
Tarifa murriztua: 31,50 € 4 eta 12 urte arteko haurrak (adin horiek barne), ikasleak, langabeak, erretiratuak eta pentsiodunak. Cristóbal Balenciaga museoaren lagunak eta Donostiako Aquariumaren lagunak. *frogagiria eskatuko da
Aukerako tarifa gehigarria (itzultzeko autobuserako) 3,5 €

Erreserbak Cristóbal Balenciaga Museoa 

Tel. 943 00 88 40

Helbide elektronikoa: info@cristobalbalenciagamuseoa.com 


Aldez aurreko salmenta Cristóbal Balenciaga Museoa (erreserba egitea) irteera bakoitzaren aurreko ostegunera arte, transferentzia.
Donostia Turismoren bulegoak (irteeraren bezperara arte).
Donostiako portua, «Ciudad de San Sebastián» katamaranaren txarteldegia (irteeraren aurreko ostegunetik larunbatera)

Museora Itsasontziz: Kantauri itsasoa deskubrituz.
Getaria-Donostia itsasbidaia 

Ontziratzeko ordua: 10:30 Getariako portua
​Egunak: Uztailak 17, 31 + Abuztuak 7, 14, 21
Getaria-Donostia itsas ibilaldia – 45 minutuko bidaia, gida baten azalpenekin.
Aquariumaren bisita 
Itzulera nork bere aldetik

Tarifa orokorra: 25 €
Tarifa murriztua: 22,50 € 4 eta 12 urte arteko haurrak (adin horiek barne), ikasleak, langabeak, erretiratuak4eta pentsiodunak. Cristóbal Balenciaga museoaren lagunak eta Donostiako Aquariumaren lagunak. *frogagiria eskatuko da

Erreserbak Cristóbal Balenciaga Museoa 

Tel. 943 00 88 40

Helbide elektronikoa. info@cristobalbalenciagamuseoa.com 


Aldez aurreko salmenta Cristóbal Balenciaga museoaren txarteldegia
Getariako portua (ontziratzeko ordua baino 15 minutu lehenagora arte)

Irteerak bertan behera gera litezke itsasoaren egoeragatik edo beste baldintza tekniko batzuengatik.  
Aurrez erreserbatzea gomendatzen da.

Horrez gain, eta bi museoetako bisitak sustatze aldera, uztailean eta abuztuan MUSEORA ITSASONTZIZ programaren edozein modalitatetan parte hartzen dutenek % 10eko deskontua izango dute beste museoko sarrera erosterakoan (programaren txartela aurkeztu beharko dute frogagiri bezala).