Murgil zaitez

Bisita Museoara eta bainu egokitua hondartzan, mugikortasun murrizko pertsonentzat 

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, mugikortasun murriztuko pertsonaz osatutako taldeen sarbidea ahalbidetzeko eta gizarteratzeko plan aparta aurkeztu dute. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute Getariako jostunari eskainitako museoan, haren sorkuntza-lan bikainak ikusteko eta herriko ondare kultural eta natural aberatsaren berri izateko.

Datak: Uztaila, abuztua eta iraila (lehen hamabostaldia).
Iraupena: 3-4 ordu gutxi gorabehera.
Esperientziaren barruan hauxe sartzen da: CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOra bisita / Bainu egokitua, MALKORBEko hondartzan
Gehienez ere, 15 laguneko taldeei zuzenduta.
Dohainik. Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea.

Informazio gehiagorako: 

943 00 88 40
info@cristobalbalenciagamuseoa.com 

Kutxa Fundazioa Cruz Roja

PROGRAMA DESKARGATU